Aloña Mendiren gimnasia erritmikoa ospakizunetan dabil. 35 urte ez dira beti betetzen, eta gainera, osasuntsu dago. 4 eta 16 urte arteko 110 bat neskatilak dihardute diziplina horren sekretuak ikasten, Lide Osinagak gidatuta.
Aloña Mendiko gimnasia erritmikoko taldearen 35.urteurrena ospatzeko lehen ekitaldia egin dute gaur arratsaldean. 4tik 16 urtera arteko 110 gimnasta inguru batu dira Zubikoako frontoian, eta kategoria bakoitzeko taldeek dantza bana egin dute Oñatiko taldearen 35.urteurrena omentzeko.