Etxetik lanean ari dira gure pelotariak
Iker Egañaren koordinazio lanari esker, etxetik lanean ari dira gure pilotariak. Umoreari eutsiz eta pilotalekura itzultzeko gogoz dabiltza. Laster ikusiko dugu elkar!
Pilotari arrasatearrak B Serieko Buruz Burukoaren final laurdenak jokatuko ditu, Senarren kontra. Aurretik, eskuz binakako partiduan ariko da Beñat Rezusta. Jaialdia 18:00etan izango da, Zubikoa frontoian.

Goiena
Udaberri Sariko bigarren mailako bi partidu jokatu zituzten egubakoitzean, Oñatiko Zubikoa pilotalekuan. Senior mailan, Ander Biainek eta Manex Madinagoitiak finalerdia irabazi zuten, finalera sailkatuz. Gazte mailan, berriz, Liher Errastik eta Iker Rodriguezek galdu egin zuten finala, Ataunen aurka

Goiena
Aloña Mendiko pilotariek Negua txapelketako finala jokatu dute, baina galdu egin dute Errenteriako Eple elkarteko pilotarien kontra (14-22).

Goiena
Benjamin, alebin eta infantil mailetako sei finalak Soraluzeko pilotalekuan jokatuko dira, abenduaren 31n, 10:00etatik aurrera. Guztira, 63 bikotek parte hartzen dihardute.

Goiena
Pilota Eguna ospatu zuen Aloña Mendiko Pilota Sailak egubakoitzean eta arratsalde bete-betea izan zuten; pilota txapelketen finalak, sari banaketak eta zozketak izan zituzten, besteak beste.

Goiena
Pilota Eguna antolatu du Aloña Mendiko Pilota Sailak egubakoitzerako, ekainaren 13rako, eta arratsalde bete-betea iragarri dute; pilota txapelketen finalak, sari banaketak eta zozketak izango dira, besteak beste.

Goiena
Martitzenean hasi zen 41. edizioa eta 32 pilotari izango dira aurten lehian. Tartean hiru debagoiendar izango dira, Iñigo Erle (Oñati), Ander Etxaniz (Bergara) eta Manex Balerdi (Antzuola), azken bi hauek bikote moduan.

Goiena
Ohiturari eutsiz, martitzen eta eguenetan jokatuko dira gazte mailako zein nagusien mailako partiduak Zubikoa kiroldegiko frontoian, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Goiena
